XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengo Atala.

- Nekazaritza-alorrari buruz, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakia onartzea.

Erabaki hori, Dekreto honen Eraskin gisa ematen da.

Bigarren Atala.

- Horren ondorioz, erabaki horretan aipatzen diren zerbitzuak, bertan agertzen direneko modu eta baldintzekin, eta erabaki-idazkeran eta eraskinetango zerrendetan jarritako lanarizko baliapide, ogasun, eskubide eta betebeharrak Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari eskuratuta gelditzen dira.

Hirugarren Atala.

- Aginte-Eskuraketa honek, Bitariko Batzordearen erabakian zehaztutako egunetik hasita izango du eragite-indarra.

Laugarren Atala.

- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-Dekretoa bere aldetik Bizkaiko Jaurerriko Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean.

Gasteiz, 1985.eko Martxoak 5.

Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA CARRO.

Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea, XABIER GARCIA EGOTXEAGA.

Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR.